'Hil kanpaiak' filma (2020) emango dute gaur asteartea abuztuaren 8an, 20:00etan, Cipollettiko Konfluentziako Euskaldunak Euskal Etxeak Lorenzo Kelly Aretoan sustatzen duen Euskal Zinema Zikloan, bertako gobernu eta erakundeak lankide. Aurretik, 'El enigma del origen del euskera' laburmetraia emango dute. Sarrera doan.
- Izenburua: Campanadas a Muerto / Hil kanpaiak
- Urtea: 2020
- Iraupena: 95 min.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluz
- Zuzendaria: Imanol Rayo
- Gidoia: Joanes Urkixo.
- Eleberria: Miren Gorrotxategi
- Aktoreak: Itziar Otuño, Eneko Sagardoy, Yon Gonzalez, Asier Hernandez, Iñigo Aramburu, Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Dorleta Urretabizkaia, Candido Uranga, Andres Gertrudix, Patricia Lopez Arnaiz
- Generoa: Thrillerra, drama / landa bizitza