euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

«"Herrikidetasunaren" artea» hitzaldia Alberto Angulo (EHU) hizlari Amale Artetxe Katedran

2026/11/24

Non: La Plata, Argentina

EHUn Historia irakasle den Alberto Angulo Moralen «'Herrikidetasuna'ren artea-aren: presio-taldeak, gutun-truke sareak eta pribilegioak XVIII. mendeko Espainian» izeneko hitzaldira gonbidatzen zaitu Amale Artetxe Katedrak (Mundu Hispanikoei buruzko Ikasketa Programa, San Martingo Unibertsitate Nazionala – Etxepare Euskal Institutua). Moderatzaile, Gastón Garcíak (La Platako Unibertsitate Nazionala, UNLP).

Ekitaldia azaroaren 24an, asteartea, izango da, arratsaldeko 17:00etan, La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Giza Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (FaHCE) C-109 gelan (helbidea: Calle 51 E, 124. eta 125. kaleen artean, Ensenada, Buenos Aires probintzia).

Alberto Angulo Moralesek (Araba, 1966) Historian doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean; eta Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Amerikako Historia Saileko irakasle titularra da bertan. Aro Modernoko historian espezialista den aldetik, ikerketa-ibilbide zabala du, XVI. eta XVIII. mendeen arteko Euskal Herriko historia politiko, ekonomiko, sozial eta militarra ardatz hartuta. Bere ikerketek hainbat gai jorratzen dituzte; besteak beste, euskal erakundeen eta Monarkia Hispanikoaren arteko harremanak, Atlantikoko merkataritza, euskal migrazioa, harreman diplomatikoak eta gatazka armatuek gizartean izan duten eragina.

«François Jáureguy Donibandarrac: Gramera Berria (Buenos Aires, 1850). Transkripzioa, azterketa filologikoa eta hausnarketa historikoa euskal emigrazioaren inguruan» (2018), «Una década prodigiosa» eta «Más allá del mito y la epopeya: el País Vasco y la expedición Magallanes-Elcano en el contexto de la primera globalización» (2021) obren egilekide edo editore, 110 argitalpen akademiko baino gehiago idatzi ditu eta esperientzia handia du doktorego tesiak zuzentzen eta estatuko eta nazioarteko ikerketa proiektuak koordinatzen. Horrez gain, hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta aktiboki parte hartzen du erredakzio lanetan eta parekideen azterketa zientifikoan.

Antolatzaile: FaHCEko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa eta Gizarte Aurrekapitalisten Azterketa Zentroa (UNLP – Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako Kontseilu Nazionala). Babeslea: UNLPko Historia Saila, Amale Artetxe Katedra, Etxepare Euskal Institutua, eta La Platako Euzko Etxea Euskal Etxea.

Hitzaldia publikoari irekia da; ez da aldez aurretik izena eman behar. Kontsultak eta informazioa: pemh@unsam.edu.ar



« Azaroa 2026 »
 
 
 
 
 
 
14
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia