Azaroko lehenengo ostiralean gaudenez, iritsi da berriz ere "First Friday", hileko lehen ostiraleko afaria Euskal Etxean, Gooding Basque Association antolatzaile.
18:00etatik 20:00etara. Afariko menuak honakoak eskainiko ditu: arkume-txuletak, arkume-hankak, txerri-solomoa piperrekin, euskal estiloko arroza, zopa, entsalada euskal saltsarekin, euskal ogia eta postre goxo sorta zabala.
Gosez etorri eta pozik alde egin!
Sarrera prezioak: 22 $ helduentzat, 20 $ adinekoentzat (62 urtetik gorakoak) eta 10 $ 12 urte edo gutxiagoko haurrentzat.
Ez da erreserbarik behar.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


