Uztailaren 28an garrantzi handiko bi ekintzaren egoitza izango da Necocheako Euzko Etxea. FEVAk antolatutako "Haztearren, gogoeta" Tailerra goizeko 10etan hasiko da eta honako programa honekin garatuko da egun osoan:
-goizeko 10etan, parte-hartzaileen harrera eta FEVAko agintarien agurra;
-10:30etan, tailerraren hasiera; 
-13etan, bazkaria; 
-15etatik 18etara, tailerraren jarraipena; 
-18etatik 18:30etara, atsedenaldia; 
-18:30etatik 20etara, tailerraren amaiera eta ondorio irakurketa.
Gaueko 9etan San Inazio jaia eta erromeria ospatuko dituzte necocheatarrek. Jaialdian Etxeko dantzariek eta musikariek Hator Hona programako gazteekin ikasitakoa erakutsiko dute.
    
        
    
        
    
        
 Lagun bati bidali
 Komentarioa gehitu
    
        
    
        
    
        
    
        
    
        

