Ekainaren 8an, astelehena, 13etatik 18etara Estatu Batuetako Gurutze Gorriak odol erauzketak egingo ditu Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxearen egoitzan, Boiseko Basque Block-en.
Odola eman nahi dutenek Blood Donor app-a jaitsi beharko dute eta sinatu.
Estatu Batuak 20 urtetan eman den odol eskasiarik handiena ari dira jasaten, beraz biziki eskertzen zaie emaileei euren eskuzabaltasuna.
Informazio gehiago www.redcrossblood.org webgunean edo Blood Donor aplikazioa erabiliz, 'Basque' sponsor kodearekin.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


