euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gizataldeen Gaua, partaide, euren egoitzetatik, Nafar Etxea eta Zazpirak Bat Euskal Etxea

2025/10/10

Non: Rosario, Argentina

Rosarioren Hirugarren Mendeurreneko ospakizunen baitan, aurtengo Gizataldeen 41. Topaketa eta Jai Nazionalaren aurrekari, Gizataldeen Gauaren edizio berria egingo da, urriaren 10 eta 11n, ostiral eta larunbatez, 30 komunitate partaide, hiriko 25 gunetatik, bakoitza bere komunitateko zapore eta adierazpide artistikoak eskainiz, tartean daudela Rosarioko euskal eta nafar komunitateak, Zazpirak Bat Euskal Etxea eta Rosarioko Nafarroako Etxearen inguruan batuta.

Gizataldeek zabalik eukiko dituzte euren egoitzak eta batzuk, janari eta edariak manatu eta erretiratzeko edota etxerainoko zerbitzua ere eskainiko dute.

Hona non dauden kokatuta parte hartuko duten gizatalde rosariotarrek hiriaren maparen gainean:




« Urria 2025 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia