Gizataldeen liburutegiek Argentina osatzen duten komunitate desberdinen hizkuntzak, kulturak eta migrazioaren oroitzapenak gordetzen dituzte eta, aldi berean, aniztasuna identitate komun baten osagai gisa aitortzea sustatzen dute.
Urriaren 25ean, goizeko 9:30etik arratsaldeko 6:00etara, Gizatalde Liburutegien 12. Topaketa egingo da, aurten IWO Fundazioko Liburutegian (Ayacucho 483, Buenos Aires Hiria), izan ere 100 urte bete baitira, garai hartan yiddish kulturaren gune intelektuala zen Vilnius-en IWO sortu zela. karia horretara, amaierako ekitaldian klezmer musikaren kontzertu bat eskainiko da, fusionatuta tangoarekin, vidalita eta Argentinako beste genero batzuekin, kultura-erro desberdinetako tradizio eta soinuak elkarturik.
Antolatzaile dira: IWO Fundazioa, Argentinako Japoniar Komunitatearen Artxibo Historikoa, Israeldar Literatura Zentroa eta "Max Nordau" Liburutegia, La Platako "Euzko Etxea" Euskal Etxeko Matxin Burdin Liburutegia eta La Platako Casal dels Països Catalans.
Euskal partaidetza: La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiaren eta Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiaren eskutik.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


