Madrilgo Euskal Etxeko Antzerki Taldetik, bere zuzendari Maria Gainzarainek abisua pasa digu esanez irailaren 19an, 21:00etan, Getxotik etorritako Utopian taldeak "Ni un día más, las sirgueras" (Zirgariak, ezta egun bat gehiago ere) obra taularatuko duela Madrilgo Pradillo Antzokian (Pradillo 12).
"Obrak zirgarien —Bilboko itsasadarraren ertzean salgaiz betetako ontziak tiratzen zituzten emakumeen— istorioa berreskuratzen du. Emakume langile eta sendoak ziren, baina historiak ia ikusezin bihurtu ditu".


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


