"Aberri Eguneko hilabete honetan", Córdobako Gerora Euskal Etxeak gonbidapena luzatu du "online ziklo berri batera, Euskal Herriaren muinarekin konektatzeko, berau bizi duten eta egunero sentitzen duten ahotsen bidez". Bi hitzaldi izango dira eta bi begirada.
Lehenengo Topaketa larunbat honetan, apirilaren 18an egingo da, eta bertan "Consuelok y Juan Luisek euren etxeko ateak zabalduko dizkigute. Bizkaiko baserrietan jaio eta haziak izanik, euren bizipenak partekatuko ditugu konturatzearren zer den egiazki baserri batean bizitzea".
Bigarrenak, astebete geroago, apirilaren 25ean, Joseba izango du gidari. "Bilboren taupada bizi izango dugu, Donostiaren dotoretasuna eta Gasteizko historia. Josebaren jakingura eta irakasle gogoa lagun, gonbiteak gidariaren begirada aditu eta kartsua medio bertoparaziko dizkigu hiriok".
Proposamena birtuala da, eta doan, baina aurretik izena ematea eskatzen dute, hemen hain zuzen ere.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


