euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Gerla Handiaren zauriak Euskal Herrian' aztergai Euskal Etxean, Eneko Bidegainen eskutik

2018/11/30

Non: Bordele, Frantzia

Eneko Bidegain idazle eta unibertsitateko irakaslea Lehen Mundu Gerlaz mintzatuko da Bordaleko Euskal Etxean azaroaren 30ean, 19:00etan. Aldi honetan gehiago barnatuko da gerlak utzi dituen ondorioetan eta memoria historikoan.

Bereziki landuko du euskarazko prentsan zer aipatzen zen, izan Baionako 'Eskualduna' astekarisan edo Bilboko Euzkadin. Narrazio hartan ageri da Eskualduna-ko kazetariek gerla, Frantzia eta soldaduak goraipatzen zituztela. Euzkadi-koek, aldiz, kezkaz bizi zuten Europako egoera, eta bereziki, euskaldun “anai-arreben” patua.

Bestetik, gerlaren ondotik eraiki ziren oroitarriak ere solasgai izanen dira. Memoria historiko horren bitartez, nazio kontzientzia baten errotzea nola egin den esplikatuko du Bidegainek. Memoria historiko horretatik baztertuak edo ahantziak izan direnei ere aipamena eginen die, hala nola intsumituei eta desertoreei: zer iritzi zen haiei buruz? eta nola bizi da gaur egun gai hori?

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia