Uztailaren 3, 4 eta 5ean Chinon, Euskal Bestak, NABOren Biltzar Nagusia ere eta asteburu osoan zehar Southern California Basque Club (SCBC) euskal etxearen 80 urteurreneko ospakizunak.
Gaur uztailaren 3a, ostirala, NABOk bere Urteroko Biltzar Nagusi edo Conventiona egingo du, eta arratsaldez besta programa barneko pilota semifinala lehiatuko da 15etan Centro Basco ostatuko kantxan. Hona arratsalde osoko programa Centro Bascon:
- 15:00 Udalekuko eskupilota finalak (lau partida), animazioa Boiseko Patxaranga txarangaren eskutik
- 18:00 Chinoko Gauden Bat dantzarien emanaldia, eta Boiseko Oinkari taldekoena
- 19:30 Buffet afaria
- 20:30 Dantzatzeko musika, Fresnoko 'Izen Gabe' euskal kaliforniar talde berriarekin


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


