euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur hasiko da Chinon 2026 NABO Udaleku, uztailaren 4ko azken emanaldiarekin bukatzeko

2026/06/22

Non: Chino, Kalifornia, AEB

Ekainaren 21an partaideak Chinora heldu ondoren, eta hainbat gauetako lehena familia anfitrioetan eman ondoren, astelehenean, ekainaren 22an, hasiko da ofizialki Chinon, bere eskola eta aisialdi progamari ekinez, 2026ko NABO Udaleku. ia bi aste iraungo ditu eta ekimenaren amaiera markatzen duen hondarreko ekitaldia, azken emanaldia, uztailaren 4an egingo da NABO Convention eta Southern California Basque Club (SCBC) euskal etxearen 80. urteurreneko festa-egitarauaren barnean, Estatu Batuetako 250. urteurrenarekin bat eginez.

Chino Basque Club eta SCBC eta eskualdeko euskal komunitatea dira 2026ko NABO Udalekuren antolatzaileak, Christian Jaureguy koordinatzaile eta Louise Camou (CBC) eta Anne Marie Gariador (SCBC) koordinatzailekide. Aupa Udaleku 2026!



« Ekaina 2026 »
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia