euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur egun bakarra da NABOko euskal etxe bateko kide diren haurrak 2020ko Udalekuan izena emateko

2020/03/01

Non: Salt Lake City, AEB

Gaur egun bakarra da NABOko euskal etxe bateko kide diren haurrak 2020ko Udalekuan izena emateko. 

Utahko Euskal Etxeak antolatzen du Udaleku 2020, ekainaren 21etik uztailaren 3ra Salt Lake Cityn

Erregistroa online egiten da martxoaren 1ean, igandea, 18: 00etan (PST, Ozeano Bareko ordua). Gogoratu normalean minutu gutxi barru betetzen dela dagoen leku-kopurua eta, beraz, izen-ematea aipatu ordu horretan puntu-puntuan egitea gomendatzen dela.

Erregistroa prozesuak bi urrats dauzka; lehenengoan parte hartzeko inprimakia bete eta bidali behar da, familia bakoitzeko bat, parte hartu nahi duten familiako kide guztiak barne. Zeure eskabidea lehenengo ehun eskabideen barruan sartzen bada, eskaera oso bat bidaliko zaizu, osa dezazun. Lehen ehun postu horietan sartzen ez direnak itxaron zerrenda batera pasatuko dira.

Aurtengo kanpalekurako matrikula 420 dolarrekoa da haur bakoitzeko (%10eko deskontua egon daiteke neba-arrebentzat). Parte hartzaileek 10 eta 15 urte bitartekoak izan beharko dute (2020ko irailaren 1erako 10 urte) eta behar izatekotan Aita Martxel Tillous Fundoko beka bat eskatu ahal izango dute.

Izen-ematea "Udaleku Application" dioen irudian behar da egin, aipatu tenorea, hemen.

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia