Gaur larunbata 4th of July da, Elkoko 62. Euskal Jaien (Basque National Festival) bigarren eguna eta AEBen 250. urteurrena. Biak gogoz ospatuko dira Elkon, uztartuta, izan ere euskaldunek Elkon 'beti' ospatu izan baituzte euren Jaiak data estatubatuar aberkoi honi lotuta, eta eurak izan baitira duela gutxi arte 4th of Julyko kabalkadaren antolatzaile herrian, euskal ospakizunen programa bateratuko parte,
Goizeko 8etan golf txapelketa Ruby View golf instalazioetan.
Egun osoan, giroa herriko euskal jatetxeetan eta 19etan, 4th of July-ko suzirien azpiko Euskal Dantzaldia, Euskal Etxe barne eta kanpoaldean, Mercedes Mendive akordeoi-jotzaile elkotarra eta bere banda zuzeneko musikari, etenaldi bat 250 urteen su artifizialentzat, eta berriro ere Mercedes. Taberna zerbitzu osoa zabalik EEan.
Beti ere Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxea antolatzaile.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


