euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Garik Bartzelonako EH Sona musika jaialdiko azkenaurreko kontzertua eskainiko du

2010/12/10

Non: Bartzelona, Katalunia

Gariren moduko ibilbide luzeko edozein artistarentzat, disko bilduma bat ekoiztea ispiluaren aurrean biluztearen parekoa da. Norberaren irudia eta landutako arrastoari aurre egin behar zaie eta ikusmira horretatik unerik gogorrenekin eta gordinenekin batera, artistak beti topatzen du esanahi bereziren bat duen kanturen bat, nahiz eta, seguru asko, ez izan abestirik arrakastatsuena. Horren garrantzia beti da subjektiboa eta berezia sortzailearentzat. Aurrekoaren harian dator, hain zuzen ere, Gariren 16 lore bilduma berri hau. Balio sinboliko pertsonal handia zuten hainbat garaitako hamasei abesti jasotzen ditu lanak, horietako hiru (bi abesti dira baina bat, Aitormena, bi aldiz bertsionatu du) bakarkako bizitza artistikotik erreskatatuak. Izenburuan bertan, 16 lore, Gariren garapen artistikoaren urrats berria antzeman dezakegu, izpiritu berri bat.

Kontzertua Euskal Etxean izango da arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3 euro balio du (bazkideak doan).

Gariren myspace-a: http://www.myspace.com/condenadoalaesperanza

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia