Oporren ondotik, berriz ere abian dira Folklore Argentinarra haurrentzat eta Gitarra Tailerrak Urrundik Euskal Etxearen egoitzan (España 430, Paraná).
Folklore Argentinarra bost urtetik gorako haurrentzat, asteazkenero, Federico del Valle eta Milese Juan irakasleekin, 18etatik 19ak arte.
Gitarra, berriz, asteazkenetan 10etatik 11etara; eta ostegunetan, 17:30etatik 18:30etara. Hernando 'Pico' Rubio arduradun.