euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Fisuras en movimiento' Fundazioaren aurkezpena Euskal Etxean Eunate Martí bazkidea hizlari

2026/10/01

Non: Madril, Espainia

Urriaren 1ean, osteguna, 18:30etik 20:00etara, Madrilgo Euskal Etxean, Eunate Martí bazkideak bera sustatzen ari den fundazio berria —Fundación Fisuras en Movimiento— aurkeztuko du EEko Pello Aramburu areto berrituan. Fundazioa Espainiako estatu osoan ezpain- eta ahosabai-arraildura duten familiei laguntzeko eta sostengua emateko sortu da; horretarako, informaziorako, profesional espezializatuengana jotzen laguntzeko eta bestelako laguntza-baliabideak eskuratzeko bideak errazteko, baita familiak, profesionalak eta erakundeak lotzen dituen sare bat sortzeko ere. Fundazioaren helburu nagusia jakinaraztea da ezpain- eta ahosabai-arraildura diagnostikoa jasotzen duten familiei badaukatela jo dezaketen leku bat eta laguntza eska dezaketen komunitate bat.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia