Apirilaren 28an, asteartea, San Prudentzio eguna da eta ohi bezala ospatu egingo dute Madrilgo Euskal Etxean, hitzaldi bat eta afaria tarteko.
19:00etan, hitzaldi aretoan, "San Prudentzio, bakerako bitartekaria" hitzaldia emango du gaztelaniaz Vicente Luis García Corresek (Txenti). Komunikatzaile kristaua da 1997tik, eta gasteiztar petoa.
Afaria, berriz, 20.00etan hasiko da Sukalden. Menua, Aperitifa, babarrunak eta postrea (pantxineta). Eman izena 915 314 593 telefonoan.
Prezioa: 15 € bazkideentzat eta 20 € bazkide ez direnentzat.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


