Uztailaren 7an, asteartea, 17:00etan, La Platako Euzko Etxeko Begiradak Zinema Zikloan, Fermin Aio zuzendari duen 'Kepa Junkera, Berpiztu' dokumentala pantailaratuko dute.
Kepa Junkera musikari, trikitixa eta euskal herri musikan pertsonaia ezagunak iktus bat izan zuen 2018an, eta horrek erabat aldatu zion bizitza. Dokumental honek bere burua gainditzeko ahalegina segitu eta erakusten du, mintzamena, mugikortasuna eta independentzia berreskuratze eta sendatzeko bere bidea, zailtasunak zailtasun. Kepak ez zuela inoiz sormena baztertu edo arteak, musikak eta bizitzak hunkitzeko duten gaitasuna alboratu. Erresilientzia, sormena eta pasioari buruzko istorio intimo eta hunkigarria da.
Euzko Etxeko San Fermin jaien barruan kokatzen da, eta proiekzioaren ondoren bertaratutakoak, txurroak eta txokolate beroa partekatzera gonbidatuta daude. Erreserbatu beharra dago0. Sarrera doakoa da eta dohaintzak ongi etorriak dira.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


