Euskal afari bat antolatu du Koblenzko Euskal Etxeak (Txengel Etxeak) 'Euskulinarik' izenpean, Iosu Oloriz del Rosario buru duen EEko talde gastronomikoa sukaldari.
Menu tradizionala izango da: arrain zopa donostiar erara, arkumea txilindroi erara eta gazta tarta, Zorzal ardo nafarra lagun.
Euskulinarik arratsaldeko 6etan hasiko da, Güls-eko Eliza Zaharrean, prezioa 28 euro.
Leku mugatuak. Egin erreserbak lehenbailehen info@txengeletxea.helbidera idatzita.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


