Euskal Etxearen standa otsailaren 20tik 23ra egongo da ikusgai San Juan probintziako Eguzkiaren Festa Nazionalean. Bertan plater tipikoak dastatu eta euskal abizenei buruzko informazioa eskatu ahal izango dituzte bisitariek. Dantzariek ere hartuko dute parte, jaiko agertoki nagusian. Hamabi kolektibitateren standak eta eszenatokia hiriko Parque Mayo-n muntatuko dira.