Izenburua: "Euskal mitologia bere mito, elezar eta kondairen bidez". "Proposamenak irakuketak partekatzeko aukera ekarriko digu eta euren gainean gogoeta elkarrekin egiteko xantza".
Irailaren 15ean, 18:00etan 19:30etara, Buenos Airesko Eusketxe Eusko Kultur Etxeak Zoom bidezko bere Euskal Mitologia Tailerra berrira gonbidatzen zaitu, Mariana Fernández Castellirekin eskutik, euskal mitologiari lotutako testuak irakurri eta komentatuz. Ez da beharrezkoa aurretik gaia landu edo ikastarorik egin izana.
Bost hitzordu proposatzen ditu, astelehenero, irailaren 15, 22 eta 29an eta urriaren 6 eta 13an, 80 minutukoak, 10 minutuko atseden bat tartean.
Interesatzen bazaizu eta zeozer galdetu edo izena eman nahi baduzu, idatzi emaila eusketxe @gmail.com helbidera. Izena ematen dutenen kasuan, bilerara sartzeko kode eta xehetasunak emango zaizkie. Anima zaitez!