euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskararen Eguna ospatzeko ekintzen hastapena EEaren 70. urteurreneko urtean

2017/12/02

Non: Bordele, Frantzia

Abenduaren 2an, larunbata, Bordaleko Euskal Etxearen eskutik:

  • 14:30etatik aurrera, Mériadeck liburutegian 14:30tan: mintzaldia "Euskara: arraroa, txikia, isolatua, zaharra... ala ez?"
    -Euskararen jatorri ezezagunak, bitxikeriak, isolamenduak eta, funtsean, misterioak Europako eta munduko ikertzaile eta kuriosoak erakarri izan ditu. Alta, euskararen gaineko ikuspegi horrek, bereziki azken mendeetan hanpatuak, badu mitologiatik eta begirada erromantikotik zerbait, eta ez da beti ongi ezkontzen hizkuntzalaritzak, zientziak, erakusten digunarekin. Saio honetan Maitena Duhalde (frantsesez), euskarari buruz egindako zenbait baietzapen, mitotik ala errealitatetik hurbilago dauden erakusten saiatuko dira, euskarak munduko hizkuntzen artean duen tokiari erreparatuz.
    -Mintzaldi bera (espainolez) Ekaitz Santaziliak proposatuko dio Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen proiektu baten Bordale, Bègles, Loiu, Peraltako ikasle talde bati. 
  • 17:00etan: "Soka" eta (egiaztatzeko) "Dantza izpiak" erakusketen inaugurazioa. Herrikoia eta teknika orobat, berezko eta kulturala, euskal dantzak arketipoetan mugatzen ez den gizartearen konplexutasuna islatzen du.
    -2015ean sortutako "Soka" izeneko Euskal Kultur Erakundearen (EKE) erakusketa ilbiltariak gai hori publikoari hobeki ezagutarazteko asmoa du. Lehengo erakusketari erantzunez, EKEk Gabrielle Duplantier argazkilariari "txartel zuria" eman dio. 2014ko urritik 2015eko udara Euskal Herria zeharkatu zuen euskal dantzarekin lotutako gertaerak argazkitan hartzeko. "Dantza izpiak" erakusketan explorazio hau hartzen du oinarri. Bisita gidatua proposatua egongo da musutruk, 16:00etan, inaugurazioaren aurretik. Krakada arina eskainiko dute
  • 18:00etan Bestalariak abesbatzak animaturik.
  • 19:00etatik goiti: bodega gaualdia Bordaleko Euskal Etxean Eguna bururatzeko, bodega gaualdi bat antolatua izanen da Bordaleko Euskal Etxean
  • 19:00etatik goiti. usaian bezala, barra idekiko dugu, edaria eta jatekoa saltzeko. Aukera izanen da denendako euskal ekoizkinetaz gozatzea, pesta giroan, Bestalariak taldearen animazioari esker.



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia