Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak gonbidapena zabaldu du gaur abenduaren 3rako, Euskararen Eguna eta San Frantziskoi Xabier Eguna ospatzera deituz.
Euskal Etxeko kideak Azulgo Katedralaren inguruan kokatuko dira 217etatik 19:30al arte, euskara zabaltzeko jarduerekin. Horrez gain, euren abizena euskalduna den ala ez jakin nahi dutenek kontsulta egin ahal oizango dute "Los vascos en la Argentina" liburuan, paperean zein bilaketa digitalean.
Euskal Etxeak eskerrak eman nahi dizkio Aita Guillermo Di Pasquales Zabalari, hain kokapen oneko leku hori erabiltzen uzteagatik.
20:00etan hala nahi dutenek parte hartuko dute San Frantzisko Xabier gogoan eginen den zelebrazioan.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


