Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskal Etxearen Urteurrena ospatuko ditu Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak.
21:30etatik aurrera elkartearen egoitzan. Afaria eta ospakizuna, musika eta dantzariekin.
Ekitaldi berean ziurtagiriak emango zaizkie urtean zehar euskara ikasle izan direnei.
Erreserbak EEko Idazkaritzan (Sarmiento 1079 - 16:00etatik 20:00etara). Telefonoz 4422800 zenbakian.