euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Euskaldunek Belokeri eskerrak" ekitaldia, fraide komunitateak egungo komentua utziko duela-eta: otoitza, kantua, hitza... bategitea

2022/01/23

Non: Beloke, Ahurti, Lapurdi

Ia 150 urteko ibilbide emankorra izan duen Belokek oinordekotza luzea uzten du Euskal Herrian eta munduan
Ia 150 urteko ibilbide emankorra izan duen Belokek oinordekotza luzea uzten du Euskal Herrian eta munduan

"Euskaldunek Belokeri eskerrak" ekitaldia, fraide komunitate beneditarrak egungo komentua utziko duela-eta: herritarren otoitza, kantua, hitza... bat egitea eta besarkatzea fraideekin esker onez.

Beloke eragile garrantzitsua izan da Euskal Herriarentzat, taupada eta arima, gordailu eta babesleku, fede, erlijio eta gizarte arloan higitzaile, euskaran, musikan, literatura eta poesian eta kulturaren arlo guztietan ekarle, euskararen eta euskaldunen bateragile, aurrerabide sustatzaile.

Sortu eta 147 urtera, bokazio faltak ekarri du aspalditik aurreikus zitekeen egoera. Lekua sobera handia da, adinean aski gora etorriak dira hamalau fraideentzat. Udaberri honetan egungo lekutik bostehun bat metrora aldatuko dira, seroren komentu batera. Lurrak, Habitat & Humanisme izeneko elkarte kristau frantsesak bereganatuko ditu. Ahatik, fraideen esku segituko dute elizak, hilerriak eta liburutegiak.

"Euskaldunek Belokeri eskerrak" elkarretaratzea

15:00etan kantuz hasiko dira Aldude haraneko kantariak: Guy Saldubéhère, Magali Zubillaga, Katy Bidart, Nathalie Etchegaray, Paxkalin  Aire...

Denetara laupabost kantu emanen dituzte eta ondotik Aldudeko klikak aire bat.

Segidan Mikel Erramouspek hartuko du hitza bost bat minutuz.

Eta hor hasiko dira bezperak.

Bukatzean Belokeko fraide bat mintzatuko da. Klikak berriz aire bat joko du eta horretan bukatuko da ekitaldia, "xinple baina kartsuki".

Ondotik kanpoan segituko da, fraideeek eskaini txokolatearekin.

Kantuak ez dira faltako, ohiko euskal usadio xaharrean.

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia