Apirilaren 14an, asteartea, 18:30ean, Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioaren egoitzan, Jorge Beramendik "Euskaldunak zinema argentinarrean I" hitzaldia emango du, duela mende bateko Argentinako film mutuen zatiak proiektatuz.
Ondoko saioetan ator daitezke hitzaldiak Julio Irigoyen (argentinarra), Luis Bayon Herrera (Bilbon jaioa), Jon Villelabeitia (Mungiako auzo batean jaioa) eta beste zuzendari batzuk hizpide hartuta, edo aktoreen artean Pepe Cibrian, eta Isabel Sarli (honek aitaren aldetik Gorrindo zuen bere abizen euskalduna, Nafarroako Erronkarikoa)...
Gaiarekiko interes nahikoa badago, Fundazioak bisita antola dezake Argentinako Zinema Museora, Argentinan dauden euskal zuzendarien edo jatorri euskalduneko zuzendari argentinarren filmen bilduma ikustearren.
Hitzaldia 18:30ean hasiko da, ondoren tragua, eta gero afaria 21:00etan Iparraldeko Euskal Etxeko jatetxean, hala nahi dutenentzat bederen.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


