FICViña, Viña del Mar-ko nazioarteko zinemaldiaren osagarri gisa, euskal zinema zikloa egingo da Txileko hiri horretan, bertako udala, Euskadiren Txileko Ordezkaritza eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker.
Abenduan zehar, egungo euskal zinemako ikuspegi ezberdinak islatzen duen film sorta bat aurkeztuko da. Emanaldiak Errioxa Jauregian izango dira, Aldo Francia aretoan, sarrera librearekin eta elkarrizketarako espazioak eskainiko dira iritziak partekatu eta sorkuntza-prozesuak hobeto ezagutzeko.
Aurten, gainera, Lara Izagirre zuzendari eta ekoizlea bertaratuko da, elkarrizketa-saioak eta ikusleen prestakuntzarako saio berezi bat partekatuz.
Asteazkenean, abenduaren 3an, honako filma pantailaratuko da 16:00etan Errioxa Jauregian, Aldo Francia aretoan:
‘La Cima’ (Ibon Cormenzana, 2022)
Mateok lehen aldiz egingo dio aurre planetako mendirik arriskutsuena den Annapurnari, gailurrera iritsi eta aspaldiko promesa bat betetzeko erronkarekin. Igoeran, istripu larri bat sufrituko du, konorterik gabe eta zauri larriz geratuz. Ordu batzuk geroago, Ionek aurkituko du, negua bakardadean eta mundutik urrun igarotzen ari den aterpe batean bizi den alpinista esperientziadunak. Mateo han egoteko arrazoiak ulertzen ez baditu ere, Ionek bere helburura iristen laguntzen saiatuko da.
‘La Cima’ Ione (Patricia López Arnaiz) eta Mateo (Javier Rey) bizitza eta natura berriz deskubritzera eramango dituen bidaia emozional baten kontakizuna da; bi protagonistei beren bidea ausardiaz eta zintzotasunez berriz hartzen lagunduko dien abentura.
Emanaldiaren ondoren, solasaldia egonen da.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


