Abuztuaren 22an, osteguna, Jose C. Pazeko Unibertsitatera iritsiko da Euskal Zinema Ibiltaria Carlos Gabilondoren eskutik, Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak antolatutako Euskal Leihoak zikloaren baitan. Zikloaren arduradunak diren Paula Basaldua lizentziatuak eta Martin Colombet irakasleak gonbidaturik, gaur egungo euskal ekoizpenei buruz hitz egingo du Gabilondo adituak, batez ere nola tratatzen duten genero indarkeriaren gaia. Hitzaldia osatzeko honako film hauetako trailerrak proiektatuko ditu: Handia, Cuando dejes de quererme, Errementari, El arbol de la Sangre, 80 egunean, Silencio Roto, Loreak…
Kimuak bildumaren Luis Vil-en Mujer Invisible eta Maialen Lujanbioren Beti bezperako koplak laburmetraiak ere proiektatuko ditu.
Hitzordua arratsaldeko 5:30etan da, Unpaz-en.