Asteburu honetan, azaroaren 16, 17 eta 18an, euskal sukaldari, ekoizle, musikari eta idazle talde polit batek parte hartuko du Périgeux-en urtero egiten den Nazioarteko Kultura Jaialdi Gastronomikoan.
Fernando Canales, Mikel Población eta Josean Alija sukaldariek euskal gastronomia zabalduko dute; Bego Isusik eta Juan Carlos Royok euren euskal mozkinak aurkeztuko dituzte; Luisa Etxenikek, Juan Bas-ek eta Kirmen Uribek Euskal Herriko literaturari buruzko hitzaldi batean parte hartuko dute; eta txalapartariek joko dute Périgeuxeko kaleetan.
-Jaialdiaren webgunea: http://livre-gourmand.com