euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Euskal Quiz" edo galdetegia euskal kulturaz euskaraz Bordaleko Euskal Etxearen egoitzan

2020/01/14

Non: Bordele, Frantzia

"Euskal Quiz" edo galdetegia euskal kulturaz euskaraz: Bordaleko Euskal Etxeak lehen edizioan parte hartzeko gonbitu luzatu du.

Sar zaitez euskal kulturan, euskarazko galdetegi baten inguruan antolatutako arratsaldepasa batean. Zure euskara maila edozein dela ere, taldeak jokalari elebidunak eta ez hain aurreratuak batuz osatuko dira, guztia giro alai eta umore onean.

Euskal kulturari eta hizkuntzari buruzko 25 galderek osatuko dute zerrenda, baita tokiko, nazioko eta nazioarteko albisteei buruzko galderek ere.

Gaualdi aberats eta dibertigarria pasatu nahi dutenak etor daitezke. Euskara ikasten ari diren edo euskara praktikatu nahi duten guztiek parte har dezakete.

Antolaketa errazteko, erregistratu SMS edo wahttsapp bidez Gaizka Alberdirekin (+33 (0) 6 21 60 95 22).

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia