Larunbat honetan, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxea antolatzaile, Renoko 58. Euskal Piknik eta Jaialdia egingo dute Nevada iparraldeko hiri honetan, baina bezperan, uztailaren 17an, ostirala, 16:00etan, Mus Txapelketa antolatu dute Lead Dog Brewing tabernan.
Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea, nahiz eta eskertzen den..
Bikote txapeldunak 100 dolar jasoko ditu. Informazio gehiago edo izena emateko, jarri harremanetan Gavin Sarratearekin 775-686-0321 zenbakian.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


