Igande honetan, Soriako Liburu Azokaren aurtengo edizioa hasiko da. Aurten #Expoesia, , Euskal Herria izango da protagonista, Etxepare Euskal Institutua lagun. Azokaren programazioaren zati bat eskainiko diote Euskal Herriko literatura eta poesiari, honako sortzaileak bertan izango dira: -Idazleak: Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, Miren Agur Meabe Plaza, Leire Bilbao, Karmelo C. Iribarren, Iñigo Astiz, Tere Irastortza eta Aitor Francos. -Musikariak: Ruper Ordorika, Amaia Zubiria. -Akademikoak: Pello Salaburu, Jon Kortazar. -Bertsolariak: Uxue Alberdi eta beste bat.- Kukai Dantza Konpainia. -Argazki erakusketa: Isabel Azkarate. Abuztuaren 8ra arte.