euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Liburuaren Astea antolatu du bere egoitzan Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak

2026/11/17

Non: Buenos Aires, Argentina

Azaroaren 16tik (astelehena) 21era (ostirala), eguneroko ordutegia 12:00etatik 18:00etara duelarik, Juan de Garay Euskal-Argentinar Fundazioak "Euskal Liburuaren Astea" muntatu du, liburuak ikusmiratzeko eta erosteko, Fundazioaren egoitzan (Avenida Diagonal Roque Sáenz Peña 846, 1. solairua)

Fundazioak honakoa adierazi du:

Aurten, ez dugu gure ohiko postua jarri Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan. Liburuaren Fundazioak —Sociedad Rural-eko esparruan ekitaldia antolatzen duenak— eskatzen dituen alokairu-kostuak neurrigabeak bihurtu dira. Horren ordez, Juan de Garay Euskal-Argentinar Fundazioaren egoitzan bi erakusketa-areto prestatu ditugu: bat liburuentzat, eta bestea aldizkari zein bestelako artikuluentzat.

Liburuen aretoan, bisitariek 50 titulu baino gehiago aurkituko dituzte, Argentinan eta Euskal Herrian egoitza duten 10 argitaletxe ingururen eskutik; izenburu gehienak, dena den, Fundazioak berak argitaratutakoak dira.

Aldizkarien aretoan, Fundazioaren aldizkariaren 70 zenbaki baino gehiago daude ikusgai; horiekin batera, paperezko zorroak, euskal eszenak irudikatzen dituzten irudiak, ur-botilak eta beste hainbat artikulu aurki daitezke salgai. Argeto horretako aldizkariek irakurtzeko errazak diren artikuluak biltzen dituzte; aukera paregabea beraz liburu oso bat irakurtzeko denborarik ez dutenentzat. Ale horiek guztiek elkarrekin euskal gaiei buruzko entziklopedia zabal bat osatzen dute. Zenbait ale bereziki praktikoak dira; adibidez, ale batek Euskal Herriko eta Nafarroako unibertsitateak ditu ardatz. Euskal Herrian ikasketak egiteko interesa duen edozein gaztek bertan dauden erakundeak ezagutu ditzake, eta, ondoren, Internet bidez bekei edo laguntza ekonomikoei buruzko informazio gehiago bilatu.

Gainera, gure liburutegia ere —euskal kulturaren alderdi ezberdinei buruzko 10.000 ale dituena— zabalik egongo da. Bisitariek bilduma arakatu dezakete, eta etorkizunean berriro etortzeko asmoa jorratu, interesatzen zaizkien liburu zehatzak kontsultatzeko. Argitalpen horien artean, garai batean Irujok eskaintzen zituen material ia guztiak daude: Ekin, Txertoa eta Auñamendi argitaletxeetako liburuak, bai eta "Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos" (Euskal Ikasketen Amerikar Institutuko Buletina) ere.

Euren jatorria ikertu nahi dutenek 'Auñamendi' entziklopedia, 'Gran Enciclopedia Navarra' eta 'Gran Enciclopedia Vasca' kontsulta ditzakete; lan horietan zehazten da Argentinako euskal jatorriko familia asko Euskal Herriko zein herrietatik datozen. Euskal arteari buruzko baliabideak ere badaude —euskal margolariei buruzko entziklopedia bat barne—, baita arkitektura, etnografia, historia eta beste hainbat gairi buruzkoak ere.

Gure argitalpenak gure egoitzako bi aretotan jarriko ditugu ikusgai, eta areto horiek jendearentzat zabalik egongo dira. Aste osoan zehar, % 20ko deskontua eskainiko dugu liburuetan, eta % 50ekoa gure aldizkarietan (horietako bakoitzak 5.000 $-ko prezioa du). Eskaintza horiek eskudirutan egindako erosketetarako balio dute.

Horrez gain, euskal motiboak dituzten eta paperez bereziki egindako zorroak eros daitezke; urarekiko erresistenteak dira, iraunkorrak eta oso meheak; beraz, ezin hobeak poltsikoan edo poltsan eramateko. Era berean, José Arrue euskal artistak egindako euskal eszenen irudiak (estanpak) ere baditugu.



« Azaroa 2026 »
 
 
 
 
 
 
14
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia