euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Euskal Leihoa'ren 25.urteurrena ospatzeko ekitaldia, 'Elai Alai' eta 'Karmele' filmak pantailaratuz

2026/03/25

Non: Nantes, Frantzia

Martxoaren 25ean, asteazkena, 'Elai Alai' eta 'Karmele' filmak ikusteko aukera Nantesko Graslin Operan, Espainiar Zinemaldiko Euskal Lehioa, Etxepare Euskal Institutua lagun.

Euskal leihoak 25 urte bete dituen edizio honen baitan, guztira, 20 euskal ekoizpen izango dira martxoaren 21etik 29ra egingo den zinema-jaialdian, eta euskal zikloaren efemeridea goratzeko, hiriko Graslin operako antzokian euskal zinema-sorkuntzari eskainiko ekitaldi berezia antolatuko dute gaur martxoaren 25ean, 19:00etan.

Lehenik, Euskadiko Filmategiak Frantziako Zinematekatik berreskuratutako Nemesio Manuel Sobrevilaren ‘Elai Alai’ (1938) film dokumentala eskainiko da, Joserra Senperenak lagunduriko zuzeneko piano-emanaldiarekin. Gerraren ondorioz erbesteratutako Gernikako Elai-Alai haur dantza taldeko irudiak eskaintzen ditu zintak, baita Eresoinka abesbatzako kideenak ere. 

Filmaren soinurik gabeko pasarte zenbait Joserra Senperenak musikatuko ditu zuzenean, berariaz ondutako konposizioa interpretatuta. Izan ere, Euskadiko Filmategiak 2012an ‘Elai Alai’-ren hainbat atal sonorizatu egin zituen, ordura arte Frantziako Zinematekaren negatiboak ez baitzuen soinurik batere.  

Ondoren, ‘Karmele’ filma aurkeztuko da, Asier Altuna zuzendariaren eskutik. 2025. urtean  estreinatutako zintak Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren bizitzako pasarte batzuk pantailaratzen ditu, horiexek ere gerra-testuinguru bertsuan bizitakoak. ‘Karmele’-k Kirmen Uribe idazlearen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eleberria du ardatz.

Sarrerak hemen.

Euskal Leihoak 25 urte beteko ditu Nantesko 'Festival du Cinéma Espagnol'-en (FCEN) 2026ko edizio honen baitan



« Martxoa 2026 »
 
 
 
 
 
 
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia