Ostegun honetan, euskal astea hasiko da Montrealen, Euskaldunak Quebec-ek antolatuta. Diasporaren Eguna ospatzeko Pantxoa Etxegoinen “Euskal Kultura: oroimena eta sorkuntza” mintzaldia antolatu dute. Hitzordua arratsaldeko 7etan da, Centre des Musiciens du Monde gunean.