euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal jatorriko, euskaldun eta euskaltzale talde batek biltzera deitzen du elkar ezagutzeko

2024/04/13

Non: Portland, Oregon, AEB

Antolatzaile, PDX Basque Club. Portlandeko jende talde batek elkarretaratzea antolatu du apirilaren 13an, larunbata, 17:00etan, hiriko Botellon Tabernan (160 NE 6th Ave, Portland, OR 97232-3488), inguruan bizi diren euskaldunei, euskaltzale eta euskal konexiodunei dei eginez arratsaldepasa bat egin, pintxo eta edari batzuk partekatu (alkoholdunak zein gabeak), solastu eta elkar ezagutzeko, gauza hor gera dadin, edo denborarekin aukerak aztertzeko agian urrats berriak emateko eta elkarte bat sortzen joan eta egonkortzeko, ala orain arte bezala segitzeko. Aurretik bildutakoak dira, konpromisorik gabe, momentu goxo batzuk pasatzeko euskal moldean, agian euskaraz, edo euskal gaiak aipatuz edo San Fermin eta bestelako festak ospatuz. Izan zen lehenago Euskal Etxea Portland-en, baina urteak dira aktibitaterik gabe zendu zela. Informazio gehiago, hemen.



« Maiatza 2024 »
 
 
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia