Apirilaren 2an, osteguna, 19:30ean, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean, jai giroko elkarretaratze handia, "gure erroak, musika, euskal dantzak eta gure arteko topaketa berri bat medio biziarazi eta pozez lehertarazteko moduakoa. Zea Mays-en partaidetza sinestezina izango dugu, Euskal Herriko banda oihartzuntsuenetako bat, rockaren barruan ibilbide sendoaren jabe duena, Aiora Renteria buru. Zea Maysek. bere energia eta estilo bereziaz, belaunaldiak gainditu eta munduko hainbat agertokietara zabaldu du euskal musika, erreferente bihurtuz hainbatentzat".
"EEko txiki eta ertainek eta Beti Alaiko nagusiek euren dantzen erakustaldi bat eskainiz egingo dute bat, batere ahaztu gabe gure pintxo famatuak dastagai izango dituzula".


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


