Jose Maria Aranak zuzentzen duen Euskal Etxeko Danborrada Jovellanosetik irtengo da urtarrilaren 23an, 12:15etan, eta kalejira egingo du San Ignazio elizaraino, Santa Ana plazan geldialdia eginez, San Sebastian Martxa jotzeko. Ondoren, elizan, 12: 00etako meza amaitzean, Euskal Etxeko Orfeoiak, danborrariek lagunduta, San Sebastian Martxa joko du.
Geroago, 14:00etan, Danborrada Txikia amaitu ondoren, Euskal Etxean, Madrilgo 'Errealzaleak' Peñak bere 2022ko Txapela Urdina Saria emango dio Iñaki Gabilondo kazetari ezagunari, Euskal Etxeko Danborrada, Dantza Taldea eta Txistulariak lagun dituela.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


