Urtarrilaren 2an, igandea, San Francisco Basque Club Euskal Etxearen NABOrako sailkagarria den Urteroko Mus Txapelketa eta tripota bazkaria Gure Euskal Etxean. Izena ematea bertan goizeko 7etan. Partidak ondotik hasiko dira. Prezioa 40 dolar, bazkaria barne. Nahitaezkoa da bazkide izatea/egitea. Urteko kuota bertan ordain daiteke. Baieztatu mesedez emailez zure partaidetza Valerie Arrecheari, baina bertan besterik gabe agertuz ere har dezakezu parte. Informazio gehiago hemen.
San Frantziskoko Euskal Etxeko (Basque Club of San Francisco) Mus Txapelketako 2024 irabazleak, Pedro Miqueo eta Manuel Gamio (arg. EE)