euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Etxearen Batzar Orokorra, bazkideak, lagunak eta Brusela inguruko euskaldun guztiak gonbidatuta; ondoren Txokoa

2019/11/23

Non: Brusela, Belgika

Harremanetarako e-posta: bruselakoeuskaletxea@gmail.com

Bruselako Euskal Etxearen Batzar Orokorra, bazkideak, lagunak eta Brusela inguruko euskaldun guztiak gonbidatuta. Batzarraren ostean, Txoko jai bat egingo da, elkarrekin afalduz (bakoitzak jateko zerbait ekarrita. Etorri behar baduzu, abisatu mesedez emailez, esanez zenbat zareten.

Hona Bruselako Euskal Etxearen mezua:

Lagun hori:

Bruselako Euskal Etxeak (BEE) zuen laguntza behar du bere ekintzak sustatzeko!

Azken 9 urte hauetan, zuen laguntzari esker eta zuen partehartzeari esker hainbat ekimen desberdin garatu ahal izan ditgu: Euskara eta dantza ikastaroak, sukaldaritza ikastaroak, koroa, mus txapelketa, mus ikastaroa, beste elkarteekin partehartzeak, sagardotegi gauak, haurrentzako ipuinak, Olentzero, Korrika, zinema zikloak, kontzertuak, txalaparta, etab.

2020ko ekintzak bultzatzearren, 2019ko azaroaren 23an 18:00etan Euskal Etxeko lokalean osatuko den BEEko Batzar Orokorrera gonbidatuta zaudete (10 rue Fernand Bernier, 1060 Saint-Gilles/Bruxelles).

Iradokizun guztiak ongietorriak izango dira!

Erne: bozkatzeko aukera kideek bakarrik izango dute, beraz berritu edo kontribuzioa egin 2019rako: BEEko kontua, BE52 3631 2000 5309; edo lekuan bertan ordaindu beharrekoa, 25€ pertsonako.

Zuen hitzaren zain geratzen gara, BEEk aurrera egin dezan!

Bruselako Euskal Etxea
https://www.facebook.com/bruselako



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia