euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Etxearen 40. "Basque Dinner & Dance" ekitaldia Mercedes Mendive musikari

2024/02/03

Non: Salt Lake City, Utah, AEB

Urtarrilaren 3an, larunbat iluntzean, Utah-ko Euskal Etxeak antolatutako 40. "Basque Dinner & Dance" izeneko afari eta ekitaldi artistikoa egingo da Salt Laken, barnean zozketak, enkanteak, festelako funtzioak eta dantzaldi publikoa ere biltzen dituen jaia, azken honetan aurten Mercedes Mendive musikariaren erritmoei jarraiki, Nevadatik horretara propio etorria.

Prezioa, 35 dolar pertsona helduko, edo 15 dolar, 12 urtez beheitiko neska-mutikoentzat. Afariko entretenigarri, Utah-ko triskalariak taldeko musikari eta dantzariak arituko dira.

Non: St. Vincent Holy Family Hall (1375 Spring Ln, Salt Lake City, UT 84117). Ateak zabalik, barra irekiarekin, 18:00etan, afaria 19:00etan hasiko da.

Zozketatu edo enkantean ipiniko diren gauzen artean, bat berezia oso: Utahko Euskal Etxeko kide den Asun Bedialauneta AEBko ondarroarrak eskuz egindako ikurriña manta handi bat (ikus beherago). Bideo honetan azaltzen du Asunek ikurriñak beretzat daukan esanahia.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
21
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia