euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Etxeak Santa Agedako tradizioari eutsiko dio hiri erdiguneko kaleetan kantatuz

2018/02/03

Non: Madril, Espainia

Urtero ohi duenez, Madrilgo Euskal Etxeko abesbatza hir erdiguneko kale eta plazetan barrena ibioliko da Santa Agedako koplakkantatzen. Otsailaren 3ko gauean izango da (aurten egun bat aurreratu da). Kantatuko diren lekuak eta ordutegia, gutxi gora behera, hauek izango dira:

  • 19:00. Plaza de San Nicolás (Txoko-Zar)
  • 19:15. Plaza de la Villa
  • 19:35. Calle Sacramento (Gotzaindegi aurrean)
  • 19:45. Plaza Mayor
  • 20:00. Puerta del Sol
  • 20:15. Plaza Santa Ana
  • 20:30. Quevedo, 3 (Zerain)
  • 20:45. Marqués de Cubas (Kupela)
  • 21:00. Euskal Etxea (Jovellanos, 3)

Etxeko abesbatzako kideak etorriko dira, baina proposamena parte hartu nahi duen orori egiten zaio. Animatzen direnei komeni zaie jakitea entsegu bat izango dela Euskal Etxeko laugarren solairuan otsailaren 1ean, 19:30etan.

Santa Ageda bazkaria: Otsailaren 3an izango da. Menua, babarrun zuriak, azpizuna eta piperrak, postrea, kafea, ardoa eta patxarana. Bazkideen prezioa, 13 euro; bazkide ez direnena, 17. Sukaldari lana Mentxu Casado bazkideak hartuko du bere gain. Parte hartzeko urtarrilaren 31 baino behar da izena eman Administrazioan.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia