Madrilgo Euskal Etxeak San Sebastian eguna ospatzeko urteroko afari tradizionala egingo dute urtarrilaren 19an. 21:30ean izango da, Casa de Campoko Currito jatetxean. Bi danborrada egingo dituzte, helduek batetik eta txikiek, hurrengo egunean, bestetik.
Helduen danborrada: jatetxean, afal ostean, gaueko 12etan. Entsegua egun berean izango da euskal etxean, 19:00etan.
Afariko menua: arrautza-irinetatik pasatako antxoak piperrekin, izokin biribilkiak, alkatxofak almejekin, txuleta eta pantxineta. Errioxako ardoa, kafea edo infusioa. 38 euro bazkideek eta 43 gainerakoek.
Haurrentzako menua: txibiak, etxeko kroketak, txahal xerra, izozkia eta edaria. 20 euro bazkideek eta 25 gainerakoek.
Txikiek danborrada egingo dute hurrengo egunean, hilak 20, 13:00etan, antzokiko zelaigunean
Entseguak egoitzako laugarren solairuan izango dira:- Urtarrilak 12, larunbata, 17:00etan
- Urtarrilak 19, larunbata, 17:00etan
- Urtarrilak 20, igandea, 11:00etan, danborrada aurretik.
Izena eman behar da urtarrilaren 16 baino lehen euskal etxeko administraritzan.