Abenduaren 1ean, osteguna, Los Banoseko Euskal Etxeak Eguberri Kabalkadan parte hartuz eta ondoren Wool Growers-en bilduz ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna.
Pintxo-potearen bertako bertsioa egingo dute.
Kabalkadan parte hartzeko, egon zaitez 3. eta 4. kaleen artean 17:00etan; edo bestela, bildu Wool Growers euskal jatetxera 19:00etan.