Abenduaren 20an, Boisen, Euskal Etxea afaltzera eta ondoren Sheepherders Ball Artzain Jaira joan aurretik, oparitu zeure burua pilota partidak ikusten Basque Block-eko Anduiza frontoian.
Boiseko Frontoin Association-eko Txapelketako finalak, 13etan, 14etan eta 15etan. Doan eta guztientzat zabalik.
Nahiago baduzu Streaming bidez etxetik goxo goxo ikusi, hemendik egin dezakezu, aipatu tenoreetan, zuzenean bada, eta noiznahi, gertatu ondoren, hor geratuko den grabaketa ikusiz.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


