Gonbidapena luzatzen dute Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak eta Amale Artetxe Katedrak (San Martín Unibertsitate Nazionala – Etxepare Institutua) Euskal Herriko Unibertsitatean Historia irakasle den Alberto Angulok emango duen “Aztarna iheskorrak: emakumeak Atlantikoko migrazio-sareetan (XVIII. mendea)” (Huellas elusivas: mujeres vascas en las redes migratorias del Atlántico, siglo XVIII) hitzaldira.
Asteazken honetan, azaroaren 25ean,18:30ean, Laurak Bat Euskal Etxean, Belgrano etorbidea 1144, Buenos Aires.
Alberto Angulo Moralesek (Araba, 1966) EHUko Historian doktore da, eta bertan irakasle titularra Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Amerikako Historia Sailean. Historia Modernoko espezialista gisa, ikerketa-ibilbide bikaina du, XVI. eta XVIII. mendeen arteko EAEko historia politiko, ekonomiko, sozial eta militarra oinarri. Bere ikerketak jorratzen ditu Euskal Herrikoo erakundeen eta Espainiako Monarkiaren arteko harremana, Atlantikoko merkataritza, Euskal Herriko migrazioak, harreman diplomatikoak eta gatazka armatuen eragina gizartean.
«François Jáureguy Donibandarrac: Gramera Berria (Buenos Aires, 1850). Transkripzioa, azterketa filologikoa eta hausnarketa historikoa euskal emigrazioaren inguruan» (2018), «Una década prodigiosa» eta «Más allá del mito y la epopeya: el País Vasco y la expedición Magallanes-Elcano en el contexto de la primera globalización» (2021) obren egilekide edo editore, 110 argitalpen akademiko baino gehiago idatzi ditu eta esperientzia handia du doktorego tesiak zuzentzen eta estatuko eta nazioarteko ikerketa proiektuak koordinatzen. Horrez gain, hainbat ikerketa taldetan parte hartzen du eta aktiboki parte hartzen du erredakzio lanetan eta parekideen azterketa zientifikoan.
Hitzaldi honetan, arabar historialariak XVIII. mendean Madril, Mexiko Hiria eta Buenos Airesko migrazio-komunitateetan euskal jatorriko emakumeen presentzia ezagutaraztea izango du helburu. Madrilgo Errege Kongregazioetan (San Fermin eta San Ignazio) eta Mexiko Hiria eta Buenos Airesko Arantzazuko kofradietan gordetako dokumentuek Madrilen eta Ameriketan finkatu ziren migrazio-prozesuetan emakumeek izan zuten pisuaren, eraginaren eta lorpenen ikuspegi laburra emango du.
Hitzaldia publiko orokorrari irekita da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


