euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal emakume musikagileak: Ondare ezkutu baten egoera kontzertu eta mahai ingurua Tabakaleran

2018/10/26

Non: Donostia-San Sebastián

Urriaren 26an, ostirala, 19:00tan, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan (4. Solairua), kontzertu-mahai ingurua egingo da, eta euskal emakume konpositoreek sortutako musika ondarearen difusioa izango du ardatz.

Ezagutzen den XVIII. mendeko emakume konpositore bakarraren obrak entzungai izango ditugu, Mme. Mazarredorenak, hain zuzen ere. Horrez gain, Julie Adrienne Carricaburu, Emiliana Zubeldia eta Mª Luisa Ozaitaren obrek ere lekua izango dute.  Emiliana Zubeldiak bere lan ibilbidea Mexikon garatu zuen, eta Mª Luisa Ozaitak emakume musikagileen sorkuntza sustatu izan zuen Madrildik. Leire Rivas (sopranoa) eta Gotzone Higuera (pianista) izango dira interpreteak.  Emakume musikagileek egun dituzten arazoen inguruan mintzatuko dira Gotzone Higuera, eta Isabel Urrutia eta Zuriñe F. Generabarrena konpositoreak.

Jarduera hau Ondarearen Europako Jardunaldien testuinguruan gauzatuko da. Eresbilek ospakizun honekin bat egiten du, bere baitan jaso eta berreskuratzen  duen musika ondarea herritarrei azaleratzeko xedez.  Mª Luisa Ozaitaren lanak eta funts dokumentala 2006tik aurrera hasi zen sartzen Eresbilera  Iaz zendu zen Barakaldoko musikagilea Asociación Mujeres en la Música elkartearen sortzailea izan zen. Bere funtsak emakume askoren lanak jasotzen ditu, oraindik ere, hein handi batean “ondare ezkutua” direnak.

Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa
Alfonso XI, 2
20100 - Errenteria (Gipuzkoa)
+34 943 000.868
www.eresbil.com



« Maiatza 2024 »
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia