2026ko Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi ofiziala Donibane Lohizunen, Imanol Pradales Lehendakaria buru.
'Izan ginen, bagara eta izango gara' lelopean, lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena gogoan, Agirre Lehendakariaren bidaia ardatz hartzea da proposamena: "Gernikatik New Yorkera, Berlinetik igarota. Euskal diasporaren memoria, erbestea, oraina eta etorkizuna lotuko dituen esperientzia gisa".
18:00etan, Donibane Lohizuneko Peyuco Duhart Kultur Zentroan (Tanka Aretoan), aretoa bete arte. Programak bi artista talderen lanak jendaurretuko ditu: Agurtzane Intxaurraga zuizendari Jose Antonio Agirre eta eta bere erbestearen istorioa taularatuz. Eta Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko ‘Betirako’ dantza taldearen ikuskizuna.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


