Apirilaren 14an, asteazkena, 17:50ean. (Euskal Herriko ordua), Oscar Alvarez Gila zuzendari duen EHUko Euskal Diaspora graduondo amaierako bere lana defendatuko du online emango den ekitaldi publikoan João Henrique Cervantes Falleiros Martins ikasleak, “Diáspora Basca e Associativismo: A Construção de Redes Culturais e Identitárias nas Migrações Históricas (Séculos XIX-XX)” izenpean, Érica Sarmiento doktorea zuzendari.
Online ekitaldia EHUko Microsoft Teams plataformaren medio esteka honetan klik eginez bitartez jarraitu ahal izango da.
Honakoak izango dira Ebaluazio-Batzordekideak:
- Lehendakaria: Raphael Tsavkko García doktorea
- Batzordekide: Raúl Soutelo Vázquez doktorea
- Idazkaria: Marcela Lucci doktorea
Hau izango da protokoloa: Lehenik eta behin, epaitegiko lehendakariak hitza emango dio ikasleari, honek gehienez 15 minutu izango ditu bere lana aurkezteko. Ondoren, lehendakariak hitza emango die epaitegiko kideei, lehenik idazkariari, gero batzordekideari eta azkenik berar, euren ohar, iruzkin edo galderak egin ditzaten. Ondoren, ikasleari emango dio berriz hitza erantzuteko. Hori amaitutakoan, epaimahaia deliberatzera erretiratuko da. Behin erabakia hartuta, epaimahaia gela nagusira itzuliko da ikasleari bere erabakia jakinarazteko.
Unibertsitateko araudiaren arabera defentsa ekitaldia publikoa denez, edonork segi dezake ekitaldia, adierazitako estekan. Ikusleek, mikrofonoak eta kamerak itzalita eduki behar izango dituzte ekitaldi osoan, eta ekitaldia amaitu ondoren bakarrik piztu ahal izango dituzte, ikaslea zoriontzeko, hala badagokio.